Zer da eta zertarako balio du?

Estatuko Administrazio Nagusirako Hitzarmen Bakarrean sartutako langileen lanpostuen zerrendak kudeatzen ditu RTP-Laborales Informazio Sistemak —2006ko urriaren 17ko Lanaren Zuzendaritza Nagusiko Ebazpenak erregulatzen du hitzarmen hura—.

Sistemak lanpostu bakoitza era independentean lantzen du, lanpostua definitzen duten ezaugarri jakinak esleitzen dizkio, eta pertsonalizatzeko aukera ematen du, Administrazio Publikoen Ministerioak emandako erregistro-zenbakiaren bidez, lanpostuan dagoen pertsonaren identifikazio-datuen bidez eta lanpostuaren beraren datuen bidez.

Informazio-sistemaren bidez, hauek landu daitezke:

  • Lanpostuetan aldaketak eragiten dituzten espedienteen segimendua eta kontrola, espedientearen bi bizi-faseetan.
  • Zentro kudeatzaileak bidalitako CECIRen proposamenak eta deskontzentrazio-proposamenak. (garatze-fasean dago)
  • CECIRek onartutako ebazpenak eta deskontzentrazio-espedienteak.
  • Lanpostuak, egitura organikoak, funtzionalak eta aurrekontuetakoak gordetzea.
  • Kostuen kalkulua.
  • Lanpostuen historia.
  • Sarbideen ikuskaritza.
  • Taulen mantentze-lana.
Azken eguneratzearen data: 9/7/2012
  • Icono de conformidad con el Nivel Doble-A,
  • XHTML 1.0 Transitional Válido
  • CSS Válido
  • RSS