AVANCE modulua

"Avance" administrazio-unitateen gastu-aurrekontuen kredituen exekuzioaren egoera aurkezteko modulu bat da. Diru-sartzeen aurrekontua ere badu.

CIEren (Informazio Zentro Estrategikoa) antzeko eragiketak eta pantaila- eta txosten-formatua ditu, eta hauei buruzko informazio osagarrizko egoerak eskaintzen ditu:

Uneko ekitaldiko gastuen aurrekontua:

  • Exekuzio-egoeraren aurrerapena. Hautatutako datan dauden datuak eskaintzen ditu, eta aukera ematen du osagarritasun- eta banaketa-maila hautatzeko. Hauek dira txostenaren zutabeak:
    • Hasierako kreditua
    • Kreditu osoa
    • Gastu-konpromisoak
    • Baimenak
    • Obligazio onartuak
    • Egindako ordainketak
    • Exekuzioaren ehunekoa

 

  • Egoeraren aurrerapena data jakin batean. Hautatutako datako daturik garrantzitsuenak ematen ditu. Ez du uzten banaketa aukeratzen. Hauek dira txostenaren datuak:
    • Hasierako kreditua
    • Kredituaren aldaketak
    • Kreditu osoa
    • Baimenak
    • Gastu-konpromisoak
    • Obligazio onartuak
    • Egindako ordainketak

 

  • Hileko bilakaera. Ekitaldiko hilabeteetan zehar kontabilitate-egoerak izan duen bilakaera ematen du. Hauek dira txostenaren zutabeak:
    • Kreditu osoa
    • Gastu-konpromisoak
    • Obligazio onartuak
    • Egindako ordainketak
    • Exekuzioaren ehunekoa

 

  • Urteen arteko konparaketa. Ekitaldiko data batean dagoen kontabilitate-egoera eta aurreko ekitaldiko data berean zegoen egoera alderatzen ditu. Hauek dira txostenaren zutabeak:
    • Kreditu osoa
    • Obligazio onartuak
    • Egindako ordainketak
    • Alderaketaren ehunekoak

 

  • Hileko bilakaeraren urteen arteko alderaketa. Aurreko bien batura. Hauek dira txostenaren zutabeak:
    • Kreditu osoa
    • Obligazio onartuak
    • Egindako ordainketak
    • Alderaketaren ehunekoak

 

  • Kreditu-egoeren eranskina. Kredituen eskuragarritasuna erakusten du. Hauek dira txostenaren zutabeak:
    • Hasierako kreditua
    • Kredituaren aldaketak
    • Kreditu osoa
    • Eskura dagoen kreditua
    • Atxikitako kredituak
    • Eskura ez dauden kredituak
    • Kredituen birbanaketa
    • Gehikuntza- eta eskuragarritasun-ehunekoak

 

  • Kredituen aldaketen eranskina. Motaren arabera bereizita erakusten ditu egun horretara arte kredituetan egindako aldaketak. Hauek dira txostenaren zutabeak:
    • Hasierako kreditua
    • Ezohiko kredituak eta kredituen osagarriak
    • Kredituen luzapenak
    • Kredituen transferentziak
    • Kredituen eransketak
    • Sortutako kredituak
    • Ezeztapenagatiko bajak
    • Bestelako aldaketak
    • Kreditu osoa

Gastuen aurrekontua, ekitaldi itxiak:

  • Exekuzio Egoeraren Aurrerapena. Hautatutako datan dauden datuak eskaintzen ditu, eta aukera ematen du osagarritasun- eta banaketa-maila hautatzeko. Hauek dira txostenaren zutabeak:
    • Beste ekitaldietako obligazioak
    • Zuzenketak eta aldaketak
    • Preskripzioak
    • Obligazioak, guztira
    • Egindako ordainketak
    • Obligazioen saldoa
    • Alderaketaren ehunekoak

Hauek dira osagarritasun-mailan onartuko diren datuak, eta horien edozein konbinazio onartuko da:

  • Organikoa (atala, zerbitzua, unitatea)
  • Funtzionala (funtziotik azpiprogramara arte)
  • Ekonomikoa (kapitulutik partidara arte)
  • Kudeaketa-espedientea (kontabilitate-bulegoa edo espedientea)
  • Gastu-proiektua (superproiektua eta proiektua)
  • Hirugarrenak

Banaketa-mailan, aukera dago aurreko datuak banan-banan edo edozein konbinazio taldeka hautatzeko. Adibidez, hauek hartu daitezke:

  • Organikoa (atala, zerbitzua, unitatea)
  • Funtzionala (funtziotik azpiprogramara arte)
  • Ekonomikoa (kapitulutik partidara arte)
  • Kudeaketa-espedientea (kontabilitate-bulegoa edo espedientea)
  • Gastu-proiektua (superproiektutik espedienteraino)
  • Hirugarrenak
  • Organikoa / Ekonomikoa (atala, zerbitzua, unitatea / kapitulutik partidaraino)
  • Funtzionala / Ekonomikoa (funtziotik azpiprogramara arte / kapitulutik partidara arte)
  • Organikoa / Funtzionala / Ekonomikoa (atala, zerbitzua, unitatea / funtziotik azpiprogramaraino / kapitulutik partidaraino)
  • Ekonomikoa / Zentro kudeatzailearen espedientea (kapitulutik partidaraino / zentro kudeatzailearen espedientea edo kontabilitate-bulegoa)
  • Gastu-proiektua / Aplikazioa
  • Gastu-proiektua / Hirugarrena
  • Hornitzailea / Aplikazioa
  • Aplikazioa / Espedientea
  • Espedientea / Aplikazioa
  • Espedientea / Gastu-proiektuak
  • ....

Sistemak aukera ematen du txosten guztiak berdin agertzeko pantailan, inpresora bidez edo adierazpen grafiko bidez, eta ASCII formatura esportatzeko sistema du.

"DocuConta" aplikazioak "Conexión con..." aukera du. Hala, gastuen kontabilitate-dokumentu guztiei aukera horrek eragiten dienez, "Avance" moduluaren egoeren aurrerapena eguneratzen du.

Azken eguneratzearen data: 24/5/2012
  • Icono de conformidad con el Nivel Doble-A,
  • XHTML 1.0 Transitional Válido
  • CSS Válido
  • RSS