1. Ondasunen inbentarioa kudeatzeko sistema.
SOROLLA sistemaren barruan, helburua da "Gestión de Inventario (GDI)" moduluak tresna erabilgarri bat izatea, hainbat ikuspuntutatik erakunde baten inbentarioaren osaera eta inbentarioak denboraren joanean duen bilakaera interesatu dakizkiokeen organo kudeatzaileentzat.
Horretarako, inbentarioa kudeatzeko sisteman inbentaria daitezkeen ondasun guztiak banaka kudeatzen dira, hau da, erakundearen ibilgetua, materiala nahiz immateriala, osatzen duten horiek, inbentarioan sartzeko aukera ematen duen titulua eta ondasun mota horiei egoki dakizkiekeen eskubideak edozein izanda ere. Finantza-ibilgetua kanpo geratzen da.
Hori guztia Herri Administrazioen Ondareari buruzko 33/2002 Legearen II. kapituluan adierazitakoari jarraiki egiten da, eta Lege horrek Herri Administrazioen ondareari buruz egiten duen definizioa kontuan hartuta: "Herri Administrazioen ondarea ondasunek eta eskubide-multzoak osatzen dute. Ondasun eta eskubide horiek edozein motatakoak izan daitezke, eta haiek eskuratzeko titulua edo administrazioei esleitzeko erabili den titulua ere edozein izan daiteke.
Estatuko Administrazio Nagusiari lotutako ministerio-sailen eta erakunde publikoen ondare-kudeaketan eskumena duten unitateentzat da sistema hori, edo Estatuko Administrazio Nagusiaren mendekoentzat. Herri Administrazioen Ondareari buruzko 33/2003 Legearen 33.1. artikuluaren arabera, mendeko horiek organo osagarri gisa jokatuko dute.