OHARRA: SOROLLA informazio-sistema Microsoft produktuen bezeroa-zerbitzaria arkitekturaren mende garatu da. Egun, bi modu daude SOROLLA sare baten barruan instalatzeko:
- Bezeroa-zerbitzaria instalazio hutsaren bidez; hau da, bezero-postu bakoitzean instalatzen eta exekutatzen dira aplikazioa osatzen duten programa guztiak. Edo, bestela,
- Microsoft-en Terminal Server zerbitzua erabilita. Kasu horretan, programak aplikazioen zerbitzari batean instalatzen dira, edo datu-zerbitzari batean, eta, bezero-postu bakoitzean, zerbitzu horren bezeroaren zatia instalatzen da.
a) aukera gomendatzen da bezero-kopurua handia ez denean (2tik 8ra bitartean) eta guztiak LAN sare baten barruan daudenean. Aldiz, b) aukera gomendatzen da bezero-postuen kopurua 8 baino gehiagokoa denean, edo horiek WAN sare baten barruan daudenean.