Bulego birtualaren bidez, klase pasiboak bulego elektronikora sartzea ahalbidetzen da. Era berean, ahalbidetu egiten da aplikazio informatiko eta programen bertsio eguneratuak deskargatzeko zerbitzuetara sartzea. Aplikazio informatiko eta programa horiek interesekoak dira kudeaketa organo publikoen ekonomia eta finantza kudeaketarako, bai eta ekonomia eta finantza informazioa bidal dezaten, Internet bidez, Estatuko Administrazio orokorrak; erakunde autonomoek; enpresa publikoek eta toki erakundeek. Orobat, beste hainbat zerbitzu gehigarriren artean, honako hauek eskaintzen ditu: erakunde publikoetatik sarbidea duten informazio sistemen katalogoari buruzko informazioa; katalogo horretako edozein zerbitzu edo sistemetarako sarbidea eskatzeko zerbitzua; eta, baimen egokia lortu eta gero, sarbide mugatua duten datu base edo aplikazioetako mahaigain pertsonalizaturako sarbidea.
Ondoko esteken bitartez hainbat zerbitzu ikusi ahalko dira, besteak beste, aurrekontu Administrazioaren esparrutik kanpoko erabiltzaileek eskuragarri dituzten informazio sistemak, edo identifikatzeko edo/eta legeztatzeko ziurtagiri elektronikoa edo sinadura elektronikoa behar duten sistemetarako onartu diren egiaztatze zerbitzuak ematen dituztenak: