Oro har, zerbitzu horietara sartzeko, erabiltzaileak aurretik erregistratuta egon behar du, eta zerbitzu horietako bakoitzean sartzeko baimena izan behar du. Gainera, zerbitzu horietako askotan eskatzen da Aurrekontu Administrazioaren esparruan onartutako ziurtapen-zerbitzuen hornitzaile batek igorritako ziurtagiri baten bidez sartzea.
Tratamendu hori zehaztu eta argitze aldera, aurrekontuetako informatika-zerbitzuen sistemetara aurrekontu-administraziotik kanpoko erabiltzaileak sartzeko prozedura egin da, 2009ko otsailaren 27ko Ebazpenaren garapen gisara, eta hor dago zehaztuta eduki hau:
- Informazio-sistemen sailkapena, sarbideen kontrol-motaren arabera.
- Kanpoko erabiltzaile baten sarbide-profilaren alta, baja eta aldaketa izapidetzeko modua.
- Aurrekontuen Administrazioko sarearekiko komunikazio-lotura motak.
Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzaren esparrutik kanpoko erabiltzaileek aurrekontuetako zerbitzu informatikoetako informazio-sistemetarako sarbidea izateko prozedura (pdf-a).
Zenbait informazio-sistemetan, ondoren adieraziko den formularioa beteta egin behar den sarbide-eskaeraren aurretik, aurrebaimen bat eskatu behar da, aurrebaimenen taula honek azaldutakoaren arabera.
Aurreko prozedura horrekin erlazionatutako edozein eragiketa egiteko" Aurrekontuen Administrazioaren Informazio Sistemetarako sarbidea" eskaera-formularioa bete behar da on line.
Zenbait informazio-sistemaren kasuan, sarbidea eskatu aurretik aurrebaimen bat behar duten informazio-sistemen zerrenda honetan adierazitakoarekin bat egiten duen aurrebaimen bat izan behar da.
Formularioa betetzean gorabeheraren bat gertatzen den kasuan, urrats hauek jarraitu behar dira, aurrekontuen informatika-sareko erabiltzailea den edo ez kontuan izanda.
Erabiltzaile erregistratua bada: jarraitu "Gorabeheren jakinarazpena" ataleko prozedura.
Ez bada erabiltzaile erregistratua: mezu bat bidali behar da uci@IGAE.minhap.es helbidera edo fax bat 91 583 97 76 zenbakira.
Sarbide-kontrolei buruzko galdera batzuk daude hemen, erabiltzaileari bere helburua lortzen lagunduko dioten erantzun azkarrekin:
Zer informazio-sistemak eta zerbitzu informatikok eskatzen du erabiltzailea aurretik erregistratzea sarbide-kontrolerako?
Informazio-sistemen katalogoa.
Zer informazio-sistemak eta zerbitzu informatikok eskatzen du, gainera, ziurtagiri elektronikoa haietara sartzeko?
Kanpoko erabiltzaileak sar daitezkeen informazio-sistemak.
Ziurtapen-zerbitzuen zer emailek igortzen dituzte ziurtagiri onartuak Aurrekontuen Administrazioko zerbitzuetan sartzeko, halakoak behar direnean?
Aurrekontuen Administrazioak emandako zerbitzuetarako onartzen diren ziurtagiri elektronikoak ematen dituzten ziurtapen-zerbitzuen emaileen zerrenda.
Oro har, zerrenda horrek bat egiten du Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren @FIRMA plataformak onartzen dituen ziurtagiriekin.