Zer da eta zertarako balio du?

BÁSICAL sistema IGAEk (Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak) garatu du, Toki Administraziorako Kontabilitateko Informazio Sistemaren Oinarrizko Ereduak barne hartzen dituen eragiketei eta gainerako informazioari euskarri informatikoa emateko, Toki Kontabilitateko Oinarrizko Ereduaren Instrukzioa onartzen duen 2004ko abenduaren 23ko Orden EHA/4040/2004 Aginduarekin bat.

Aplikazioa, beraz, eeeredua egituratuta dagoen kontabilitate-entitateek kontabilizatu beharreko eragiketetatik datozen datuak jasotzeko eta tratatzeko eta informazioa artxibatzeko eta gordetzeko da, eta informazioaren osotasuna eta koherentzia bermatzeko. Aplikazioak aukera ematen du, halaber, toki-erakundearen Kontua osatzen duten kontabilitate-egoerak ateratzeko eta Kontu Auzitegiari eta Kanpoko Kontrol Organoei (OCEX) kontu emateko beharrezko fitxategiak sortzeko.

BÁSICAL ezartzeko bi arkitektura edo modu daude: Aldundia motako konfigurazioa eta Udala motako konfigurazioa.

Lehenengoan, aplikazioa Foru Aldundian dago, eta toki-erakundeak Internet bidez sartzen dira aplikaziora.

Bigarrenean, aplikazioa PC batean dago, edo eramangarri batean, toki-erakunde bati baino gehiagori zerbitzua emateko moduan. Hasierako deskarga egitean, eguneraketak egitean eta informazioa OCEXetara igortzean soilik egon behar da Internetera konektatuta.

8.0.1 bertsioa da egungoa.

Azken eguneratzearen data: 21/6/2012
  • Icono de conformidad con el Nivel Doble-A,
  • XHTML 1.0 Transitional Válido
  • CSS Válido
  • RSS